Copy
GIPUZKOA SAREAN TWITTERRA

SARRERA
 

Gure esperientziak partekatzea, antzeko beste esperientziak ezagutzea eta elkarrekin ikastea ezinbestekoa da Gipuzkoa Sarean-en bultzatu nahi dugun lurralde garapenerako harremantze eredu berri honetan aurrera egiteko. Helburu horrekin antolatu genuen martxoaren 12an, Ficoban (Irunen), Sarean Topaketak jardunaldia. Bertara hurbildu zinetenei eskerrak eman nahi dizkizuegu.
Ainara Basurkok, Mikaela Vasstromek eta Pablo Costamagnak nork bere lurralde eta esparruetako garapen eta gobernantza ereduak aurkeztu zituzten. Bestetik, Zubigintzako Miren Larreak Gipuzkoa Sareaneko gaur egungo ikerketa erronkak azaldu zituen, eta ondoren, gurea bezalako prozesuetako gakoen inguruan gogoetak partekatu zituzten. Ondokoak nabarmendu zituzten: prozesu hauek aurrera egiteko epe luzean sinestea, epe laburrean emaitza txikiak lortuz; komunikazioa eta elkarreragina; prozesuaren parte sentitzearen eta legitimitatearen garrantzia.
Jardunaldi berezi honetaz gain, Gipuzkoa Sarean-eko lantaldeetan hainbat ekintzaren inguruko hausnarketak egiten, ekintzak zehazten eta datozen hilabeteetarako lan lerro berriak lantzen ibili gara martxoan eta apirilaren hasieran, guztion inplikazio eta ekarpenekin, gure lurraldearen ongizate sozio- ekonomiko iraunkorra bermatzeko asmoz.
Buletin honetan, Sarean Topaketetan izandako adituen hitzak jaso ditugu. Horrenbestez, topaketa hauei tarte berezia eman diegu. Gainera, Sustapen Mahaian landu dugun dekretua, Fazilitadoreen Formakuntzan egindako aurrerapenak eta beste mahaietan eta lan taldeetan izandakoak laburbiltzen saiatu gara.
Bukatzeko, gure ekimena gizarteari eta beste eragile batzuei komunikatzeko asmoz, txioka hasi gara, Gipuzkoa Sarean-eko twitterrean. Egin gure jarraitzaile@gipuzkoasarean-en!. 

HAUSNARKETA
 

 

Lurralde garapeneko prozesuaren konplexutasuna eta erronkak
Lurralde garapena prozesu konplexua da. Konplexutasun honek barne hartzen du lurraldeko eragile bakoitzak bere ikuspegia duela, eta momentu bakoitzean egoeraren bere irakurketa berezia. Hala ere, lurraldeko aktore horietako inork bere kabuz prozesua bultzatu ezin duenez, guztien artean eraiki beharreko zerbait bilakatzen da lurralde garapena.
Hori kontuan izanik, Gipuzkoa Sareanen hausnarketa egin da aurrera egiteko ditugun erronkak zein diren ikusteko. Erronka hauetako bat proiektua komunikatzea da. Komunikatzeak, kasu honetan, ez du esan nahi orain arte proiektuaren berri ez dutenei informazioa ematea. Komunikazioaren oinarrian gaur egun sarean dauden aktoreekin elkarrizketa bizirik mantentzea eta aktore berriak elkarrizketa honetara erakartzea da. Elkarrizketak, informazioa emateaz haratago, elkar ezagutu eta elkar ulertzeko bideak eman behar ditu. 
GEHIAGO IRAKURRI HEMEN
Miren Larrea, Zubigintza ikerketa taldeko kidea

SAREAN TOPAKETAK-ELKARRIZKETAK
 

Ainara Basurko, Pablo Costamagna eta Mikaela Vasstrøm
 
Ainara BasurAinara Basurkoko Lea-Artibaiko Garapen Agentziko eta Azaro Fundazioko zuzendaria da. Sarean Topaketetan Bizkaian kokatutako eskualde honen jarduera ekonomikoek azken urteotan jasan dituzten eraldaketak eta horien eragina eskualdeko gizartean eta ekonomian, eskualdearen gaur egungo erronkak, eta erronka horiei aurre egiteko aukeratutako estrategiak, aurkeztu zituen, besteak beste. 
Bere aurkezpena abiapuntutzat hartuz, Lea-Artibairen erronkei eta lurralde garapeneko estrategiari buruz hitz egiten aritu gara, eta, bide batez, lurralde garapena eraikitzeko harremantze ereduari buruzko hausnarketa ere egin dugu. ELKARRIZKETA OSOA HEMEN
 
 
Pablo CostamagnaPablo Costamagna lurralde garapeneko prozesuak bideratzen aditua da. Irakaslea eta ikertzailea da, eta gaur egun Lurralde Garapeneko Masterraren zuzendaria da, Argentinako Unibertsitate Teknologikoan, Rafaelako Eskualdeko Fakultatean. Gainera, ConectaDEL programaren koordinatzailea da, Hego Amerikako eta Karibeko Tokiko Garapen Ekonomikorako Prestakuntzako Eskualdeko Programa.
Rafaela (Argentina) hiriburuaren adibidea azaldu zuen Sarean Topaketetan. Adibide hori zabal aztertu izan da, denboran irauten duen esperientzia baita. Egindako aurkezpenaren ondoren, harekin solasean aritu gara. Rafaela kasua “tokiko garapen ekonomikoaren adibide bat da, hainbat oinarri dituena: Estatuaren egitekoa, artikulazio publiko-pribatua, ekoizpen-sektoreari laguntzeko politikak diseinatzea eta abian jartzea, eta gaitasunetan prestakuntza eskaintzearen aldeko apustu nabarmena.  Kasuak, eransten du, "arrakasta, lorpenak eta akatsak" ditu.  ELKARRIZKETA OSOA HEMEN
 
Ainara BasurkoMikaela Vasstrøm Norvegiako Agder Research zentroko ikertzailea da. Landa garapenari lotutako alderdiak ikertzen ditu, bereziki, gobernantza, gizarte berrikuntza eta prestakuntza. 
Joan den martxoaren 12an, Mikaelak Norvegiako hegoaldeko lau udalerriren (Hovden, Flekkefjord, Kvinesdal eta Valle) gobernantza ereduak aurkeztu zituen, lurralde garapenari lotuta, Sarean Topaketetan. Aurkezpenaren izenburuak berak eman digu bidea elkarrizketako lehenengo galdera egiteko: Zein da, Norvegian, udalerri txikien egitekoa, lurralde garapenari dagokionez? Galdera horretatik abiatuta, gobernantza moduek lurralde garapenean dituzten eraginen inguruan hitz egin dugu berarekin.  ELKARRIZKETA OSOA HEMEN

SAREA GAUR
 

Ekintzak

Sortutako mahaien jardunaldien eta taldeen inguruko eguneratzea eta balorazioa eta mahai berriak sortzeko proposamen ariketa Eskualde Arteko Mahaian

EAM argazkiaApirilaren 2an, Urola Garaian, Urretxun izan ziren Eskualde Arteko Mahaiko kideak. Bertan, lurraldeko 10 eskualdeetako ordezkariez gain,  Gipuzkoako Foru Aldundiko (GFA) Berrikuntza Departamentuko Oscar Usetxi eta Joseba Amondarain eta Lurralde Garapeneko Zuzendaritzako Pedro Iturbe eta Ugaitz Iturbek parte hartu zuten. Mahaiko kideek proiektu orokorraren eguneraketa eta balorazioa egin zuten. Parte hartu zuten gehienek Ficoban izandako Sarean Topaketak harrera ona izan zutela eta horrelako ekitaldiak beharrezkoak zirela esan zuten luEAM argazkiarraldeko beste eragile batzuk Gipuzkoa Sarean-era hurbiltzeko. Energia eta Sustapen Mahaietan egindakoak laburbildu zituzten eta Finantzaketa Mahaiaren sorreraren inguruan aritu ziren. Etorkizunari begira ekonomia sortzailea, gazte ekintzaileak, herri merkataritza, industrialdeen berrikuntza edo elikadura eta nekazaritzaren inguruko mahaiak sortzea proposatu zen. 
Diruz lagundutako ekintzen dekretua definitu zuten GFAk eta eskualdeetako ordezkariek sustapen mahaiko azken bileretan
Sustapen mahaiko kideak martxoaren 5ean Urola Kostan, Azkoitian, eta apirilaren 2an Urola Garaian, Urretxun, bildu dira, diruz lagundutako ekintzak eta diru laguntza hauSustapen mahaiaen kopurua eta eskualdeen arteko banaketa zehazteko asmoz. Bilera hauetan, gainera, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako Saileko Xabier Ochandianok hartu du parte, Plangintza eta Enplegu Berrikuntzako zuzendaria. Eusko Jaurlaritzaren Enplegu planari buruz hitz egin zuen bileretan, eta eremu bakoitzak bere enplegu plan propioa izango zuela adierazi zuen. Gainera, erantsi zuen plan horiek uda baino lehenago onartuko direla. 
Eskualdeetan burutuko den prozesua eta 2014ko energia dekretuaren proposamena Energia Mahaian
Pasa den martxoaren 20an bildu ziren berriz Energia Mahaiko kideak, Goierrin. Bilera honetan Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko Departamentuko zuzendari den Ainhoa Iraolak parte hartu zuen. 2015ari begira, eskualde guztiekin lanketa bat egitea proposatu zuen eskualdez eskualde energia plana garatzeko. Apirilean ingurumen sailetik eskualdeekin harremanetan jarriko zirela esan zuen Ainhoa Iraolak prozesua martxan jartzeko.
Bestalde, Energia Mahaiko kideek 2014ko energia dekreturako proposamenak egin zizuzten. Bertan, enpresetako efizientzia energetikoa garatzea, energiari lotutako proiektuak enpresetan bultzatzea, energia sektorean enpresa berriak sortzeko laguntzak bultzatzea, Smart-grids sareak garatzea, lurralde arteko loturak sustatzea eta ezagutzak partekatzea, balio kateak aztertzea, biomasa eta biogas proiektuei laguntza ematea edota proiektu baten inguruan saretze lana bultzatzea proposatu zen. Gipuzkoako Foru Aldundiak bertan bildutako ideiak kontutan harturik dekretuaren lehen proposamena maiatzaren hasieran aurkeztuko du hurrengo Energia Mahaiaren batzarrean.

Finantzaketa Mahaia eratu da
Apirilaren 9an Debagoienan, Arrasaten, finantzaketa mahaiaren lehenengo bilera izan zen. Mahai honetan jorratuko diren hiru lan ildo definitu ziren: Enpresak, Eskualdeetako proiektu estrategikoak eta Garapen Agentzien Finantzaketa. Datozen hilabeteetan, finantzaketa mahaian Eskualdeetako proiektu estrategikoen ingurukoak landuko dira.  
Ikuskaritza Taldeak, Oarsoaldea eta Tolosaldea bisitatu ondoren, eskualdeetako bisiten lehengo errondan jasotakoak partekatu zituen
Ikuskaritza taldeko kideek bukatu dute eskualdeetan egiten ari diren lehenengo erronda. Otsailean Debagoiena bisitatu ondoren, martxoan Oarsoaldea eta Tolosaldea bisitatu zituzten, bertako errealitatea hurbiletik ezagutzeko asmoz. Behin hiru eskualdeetan egon ondoren, ikuskariek tokian tokiko berezitasunen errepasoa egin zuten elkarrekin Gipuzkoako Foru Aldundian, apirilaren 16ko itzulera saioari begira.
OarsoaldeaMartxoaren 6an, Orkestrako Miren Estensoro eta UPV/EHUko Mikel Zurbano izan ziren ikuskari Oarsoaldean. Fernando Nebreda Oarsoaldeko Garapen Agentziako gerentearen eskutik, Pasaiako badian barrena ibili ziren. Ondoren turismoa, industria, euskara eta kalitate sailetako teknikariekin bildu ziren eta bukatzeko, Pasaiako, Oiartzungo, Lezoko eta Errenteriako alkateekin izan zuten bilera. 
Martxoaren 18an, Tecnaliako Mirari Zaldua, MIKeko Jon Aldazabal eta Orkestrako Mikel Navarro Tolosaldean izan ziren. Bertan, Joxe Luis Urdangarin Garapen Agentziako gerentearen eta Ibai Iriarte Garapen Agentziako lehendakariaren eskutik, Usabal Industriagunea, Tolosako Alde zaharra eta Larraitz ingurunea bisitatu zituzten. Ondoren, enpresa eta udal saileko teknikariekin bildu ziren, eta bukatzeko, eskualdeetako beste bisitetan egin zen bezala, politikariekin bildu ziren.    

GFAk, Garapenek eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberak elkarrekin Gipuzkoako enpresen nazioartekotzea bultzatzeko lan egiteko akordioa aurkeztu dute
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Garapen-garapen agentzien euskal erakundeak eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberak nazioartekotzeari laguntzeko akordioa aurkeztu zuten, pasa den martxoaren 17an. Akordioa Gipuzkoako enpresen nazioartekotze prozesua bideratzeko eta enpresa hauek bidean aurkitzen dituzten oztopoak gainditzeko laguntzeko sortu da.  Bi urtetik behin sinatuko da akordio hau, baina nazioartekotze plana eta bertan definitutako ekintzak urtero berrikusiko dira. Gipuzkoako Foru Aldundiaren babespean, Gipuzkoako Merkataritza Ganberak, nazioartekotze prozesuetan duen esperientziaren abantailaz baliatuz eta Garapen Agentzietako eskualde ezagutzarekin, lurraldeko enpresei zuzendutako informazio eta sentsibilizazio prozesuak abian jarriko dira hasiera batean. Gainera, sektore edo eta balio kate berbereko enpresen arteko elkarlana bultzatuko da, bai eskualde barruan baita eskualdeen artean, enpresa hauen nazioartekotze prozesua errazteko asmoz. Datozen hilabeteetan, beste lurralde batzuetako Merkataritza Ganberekin eta arlo honetan murgilduta dauden beste erakunde eta eragileekin akordioak ixten joango dira. Ildo horretatik, laster Bogotako Merkataritza Ganberako presidenteordea etorriko da bisitan, Gipuzkoan nazioartekotze bidean dauden enpresekin elkartzeko asmoz. 
Fazilitadoreen egitekoa definitzen aritu dira Pablo Costamagna eta Miren Larrea eta parte hartze dinamiken hirugarren zatia martxoan izandako formakuntza sesioetan
Zein da fazilitadoreen egitekoa? Non dago? Zein gaitasun izan behar ditu? Nola eta norekin lan egiten du? Galdera hauei erantzuna ematen aritu ziren fazilitadoreak pasa den martxoaren 13an Debabarrenean, Eibarren, izandako formakuntza saioan. Bertan, Zubigintzako Miren Larrea eta Pablo Costamagnarekin batera, fazilitadoreek lurralde garapeneko prozesuetan izan beharreko egitekoaren inguruan hitz egin zuten. Sesioan eskualdeetako fazilitadoreen hausnarketak entzun eta erantzuten saiatu ziren. 
Gipuzkoa Sarean-eko lurralde garapen prozesua ekintzarantz abiatzeko asmoz eta ekintzetatik ikasten joateko prozesua garatzeko helburuan, fazilitadoreen egitekoa definitzea beharrezkoa da. Fazilitadore mota desberdinak daude, eta nork bere egitekoa izan dezake. Baina martxoaren 13ko saioan, lurralde garapeneko fazilitadoreak, eta, zehazki, Gipuzkoa Sareaneko fazilitadoreak, definitzea zen helburua. Taldeak bere definizio propioa lantzeko ariketa egin zuen, eta horretan laguntzeko, Miren Larreak eta Pablo Costamagnak beren ikuspegia eskaini zuten. Fazilitadoreak espazio desberdinen arteko konektoreak izan behar zirela azpimarratu zuten, prozesua errazteko helburuarekin. Gainera, fazilitadoreak prozesuaren parte eta aktore izan behar direla azpimarratu zuten, erabakia hartzen laguntzen duten eragileak izanik, prozesuaren barruan badutela lidergoa, ez direla aktore neutralak, prozesuan gertatutakoari buruzko hitza daramatela, aktore gardenak izan behar direla, agerikoak eta kameleoien modukoak. Fazilitadoreak prozesuan talde bat izan behar dutela ere gehitu zuten aurkezpenean, prozesua bakar batek bultzatzea oso zaila baita, eta fazilitadore izatea jarrera bat dela ere erantsi zuten eta azpimarratu egiteko horren garrantzia prozesuan sentitzea beharrezkoa zela. Ondoren taldekideek hausnarketak eta dinamikak partekatu zituzten, Gipuzkoa Sareaneko fazilitadoreek izan beharko luketen eta duten egitekoarii buruz. Lan hori bukatzerakoan, Gipuzkoa Sareaneko beste guneetan eta buletinaren bitartez zabalduko da taldeak eginiko fazilitadoreen definizioa eta hauen ezaugarriak. 
Martxoaren 31n Urola Erdian, Azkoitian, aldiz, parte hartze dinamiken hirugarren saioa izan zen, Prometeako Icíar Montejo eta Zorione Aierberen eskutik. Aurreko saioan parte hartze prozesuan kontuan hartu beharrekoak abiapuntutzat hartuta, dinamizatzailearen egitekoa eta egin beharrekoak definitzen joan ziren. Horretarako oso baliagarri diren tresna, gogoeta eta ikasketak partekatu zituzten, sormena edo 6 pentsamendu motak, besteak beste.

 
                   
AGENDA
 
 

Sarea lanean... apirilean eta maiatzean

  • 2014/04/16 Tolosaldea. Ikuskaritza taldeko itzulera saioa.
  • 2014/04/28 Zubigintzaren baitan, Amalio Reyrekin lan tailerra, ereduen sakoneko aldaketen inguruan
  • 2014/04/29 Fazilitadore formakuntza saioa. Parte-hartze dinamikak eta coaching-a
  • 2014/05/08 Debagoiena. Ikuskaritza taldeko itzulera saioa.
  • 2014/05/15 Oarsoaldea. Fazilitadoreen formakuntza saioa. 
  • 2014/05/28 Debagoiena. Peer Review eta Eskualde Arteko Mahaia. Debabarrena, Bidasoa eta Urola Erdiaren aurkezpenak. 

  •  

AZKENA
 

Gipuzkoa Sarean-eko Zubigintza ikerketa ekintza proiektuaren baitan lanean dabiltzan Miren Larrea eta Norvegiako Agder Research Zentruko James Karlsenek. Territorial Development and Action Research. Innovation Through Dialogue liburua argitaratu berri dute. 
Bertan, bere esperientzia oinarritzat hartuz, ikerketa ekintzak lurralde garapen prozesuetan izan dezaken papera aztertzen da. Besteak beste, Gipuzkoa Sarean-en oinarriturik dauden gogoeta batzuk irakur daitezke eta baita kasu honi buruzko kapitulu bat. Liburuan zehar berrikuntza soziala, konfliktoa eta konsensoa, gizarte kapitala, prozesu pedagogikoak edo eta collective knowing bezalako kontzeptuak landu dira. 

 
LEGE OHARRA: Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Legea eta Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko 24/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu zure datuak fitxategi automatizatu batean gordeko direla, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetzakoa. Posta elektronikoz Gipuzkoa Sarearen jardueren inguruko informazio gehiago jaso nahi ez baduzu, bidali berriro mezu elektroniko hau ondoko helbidera: ugaitziturbe@gipuzkoa.net. Gaian BAJA EMAN adieraziz.