Copy
GIPUZKOA SAREAN TWITTERRA

SARRERA
 
Gipuzkoa Sareanen azken hilabeteetan guztion artean iraunkortasunaren inguruko hausnarketa egin eta proiektuari bizirik eusteko helburua finkatu genuen, Foru Aldundiko eta udaletako lan talde berriek proiektua ezagutzeko aukera izan zezaten. Helburu horrekin, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko lan taldeak buletinaren lekukoa hartu dugu, eta esku artean duzuen alea horren ondorio da.
Lurralde garapena sustatzeko lurraldeko eragileen arteko harreman ereduak bultzatzea ezinbestekoa da, guztion artean denentzat baliagarria den eredu iraunkorra eraiki ahal izateko. Bide horretan ekarpen bat izan nahi du ale honek. Nahiz eta jarduera motelduta egon azken asteetan, aleak legealdiaren amaierako argazki bat dakar, lan taldeek beren jarduera nola itxi zuten erakusteko. Etorkizunera begira garrantzitsuak izan daitezkeen zenbait ikuspegi ere jasotzen dira. Legealdi arteko trantsizioan, Gipuzkoa Sareanen pauso bat gehiago da, beraz, ale hau. 
 
 

SAREA SAKONTZEN
 
Energia_Map_kideak
Energia Mahaia
"Gipuzkoan, energiaren sektorean diharduten enpresa gehienek energia eolikoaren sorkuntzarako osagaien hornitzaile bezala dihardute"
 
Gipuzkoa Sareaneko Energia Mahaiko bileretan, energia sektorean lan egiten duten enpresei buruzko diagnostiko bat egiteko beharra identifikatu zen. Hortik abiatuta, "Energia balio kateak lantzeko gaitze prozesua" izeneko proiektua jarri zuen martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak, Orkestrarekin elkarlanean.
Proiektuaren helburua bikoitza izan da. Alde batetik, proiektuko parte hartzaileei gaikuntza prozesu bat eskaini zaie, non beren eskualdeko energia balio kateak lantzeko behar zituzten kontzeptuak, erremintak eta gaitasunak eskaini zaizkien. Beste alde batetik, eskualdeetako teknikariei eskualdeko energia sektoreko balio katea marrazteko eta eskualdeko energia industriaren sareak aztertzeko prozesuan fazilitazioa eskaini zaie. Behin eskualdeko diagnostikoak izanda, Orkestrako lan taldeak, eskualde mailako lanetatik abiatuz, Gipuzkoa mailako energia balio katea aztertzea izan du azken helburu.
Guztira 9 mintegi egin dituzte. Ekaineko azken mintegian, gainera, parte hartzaileek beren proiektuak aurkeztu zituzten.  #EnergiaMap#EnergiaM
Ikasitakoaren, proiektuaren eta saio horien nondik norakoen inguruan galdetu diogu proiektuaren buru izan den Aitziber Elolari. Erantzunak ondoko elkarrizketan jaso ditugu.
Jon_MarioGogoeta Taldea
"Garapen agentziak lurraldeko garapeneko eragileen arteko harremanak bultzatzeko zubigintza lana egitearen beharra"

 
Horixe adierazi dute Mario Zubiaga (UPV/EHU) eta Ion Irurzun (Gipuzkoa Berritzen) Gogoeta Taldeko kideek egindako elkarrizketan. 10 kidez osatutako lan talde honek 2014-2015 urteetan Gipuzkoako lurraldearen eskualdeetako errealitateak ezagutu eta kanpo ikuspegi bat itzuli die eskualdeetako eragileei. Gipuzkoa Sareanek bultzatutako prozesu honetan batez ere garapen agentzietako teknikari, zuzendari eta politikariekin eseri dira, guztiok elkarlanean bere lanaren eragina eskualdeetako erronkei begira zein den hausnartuz, prozesu honetatik ikasi eta, beharrezkoa izanez gero, bide berriak zabaltzeko. Pasa den apirilaren 17an Donostian izan zen Eskualde Arteko Mahaian parte hartu zuten, taldeko beste sei kideekin batera, eta bertan bere lanaren sintesi bat egin zuten. #GogoetaT
IRAKUR EZAZU ELKARRIZKETA HEMEN

SAREA SAKONTZEN

Beterri, Buruntzaldeako Garapen Agentzia Integrala

 
Andoni_Egia

Gure helburu nagusia, emergentzia sozialeko egoera honi buelta eman ahal izateko bide berriak bilatu eta aurkitzea da
Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte, Urnieta eta Usurbilgo garapen sozioekonomikoa bultzatu eta bertako biztanleen ongizatea bermatzeko helburuarekin, martxoan Beterriko Garapen Agentzia sortu da Buruntzaldean. Garapen Agentziako kide da Andoni Egia; 2013az geroztik, agentzia hau sortzeko ikerketa eta saretze lanetan aritu izan da eskualdeko udaletako alkate eta teknikariekin batera. Denbora honetan Gipuzkoa Sareanen eskualdeko eragile moduan ibili da, sare honetako Eskualde Arteko Mahaiko eta fazilitadoreen ekintza-ikerketa prozesuko kide izan baita.


Beterriko Garapen Agentziaren inguruko helburuen eta Gipuzkoa Sareak agentziaren sorkuntza eta ibilbideari egin dizkion ekarpenen inguruan hitzegin dugu Andonirekin. IRAKUR EZAZU ELKARRIZKETA HEMEN


SAREA LABURREAN
 
Eskualde Arteko Mahaia
Eskualde Arteko Mahaiko amaierako saioa Donostian, Gogoeta Taldeko eta Fazilitadoreen ekintza-ikerketa prozesuko kideekin

  • Gogoeta Taldeko kideek eskualdeetara egindako bisiten ondorio orokorrak partekatu zituzten.
  • Fazilitadoreen ekintza-ikerketa prozesuan lanean dabilen Zubigintza ikertaldeko kideek Donostiako saioan parte hartu zuten. Ikertaldeko kideek Gipuzkoak, lurralde garapenari dagokionez, izango dituen erronken inguruko hausnarketara bideratu zituen parte hartzaileak bigarren zatian. 
Donostiako Talent House-n bildu ziren, pasa den apirilaren 17an, Eskualde Arteko Mahaiko kideak. Bertan, amaierako saio berezi bat egin zen, Gogoeta Taldeko eta Fazilitadoreen ekintza ikerketa prozesuko kideekin batera.
Saioaren lehenengo zatian, Gogoeta Taldeko kideek egindako lana eta ateratako ondorioak partekatu zituzten. Harremanetan oinarrituriko garapen eredu berri honetan aurrera egiteko beharra adierazi zuten taldeko kideek. Lurralde garapenaren eraginkortasuna bermatzeko, eskualdeko sentimendua uztartzea eta lurraldearen ikuspegi partekatua izatea, eskualdeen arteko kohesioa bultzatzearen garrantzia eta garapen agentziak lurraldeko eragileekin bete behar duen teilakatze papera azpimarratu zituzten.
Bigarren zatian, Gipuzkoa Sareaneko Zubigintza ikertaldeko kideek lurralde garapenerako hurbilpen berri baten proposamena sustatzeko eztabaida zabaldu zuten. Parte hartu zuten taldekideei ondoko galdera egin zieten: Gipuzkoan, zeintzuk izango dira guztiok izango ditugun erronkak, lurralde garapenari dagokionez? Erantzun asko jaso ziren, baina nabarmenenak izan ziren alderdi politiko desberdinak eta lurraldeko eragileak prozesuan barneratzeko beharra eta eskualdeek elkarrekin ekintza konkretuak bultzatu eta dinamika komunak sustatzea. Prozesua bere heldutasunera iritsi dela adierazi zuen Miren Larrea Zubigintza taldeko ikertzaileak; alegia, urte hauetan eraldaketaren oinarriak jarri direla, baina eraldaketa gauzatzeko, bi erronka nagusi gainditu behar direla. Bata, lurralde eskala desberdinen arteko lotura da (autonomia erkidego, lurralde historiko, eskualde eta udalerriena). Bestea, maila politikoa eta maila teknikoa uztartzea. Hori guztia egitekotan, proiektuak gobernuarena soilik ez, baizik eta gobernuarena eta oposizioarena izan beharko lukeela esan zuen. #GipEAM
Sustapen Mahaia
Sustapen Mahaiko proiektuen bateratze saioa eta ebaluaziotik ateratako ikaskuntza

Sustapen MahaiaSustapen Mahaiko kideek ebaluazio prozesuei buruzko bigarren eta azken prestakuntza saioan parte hartu zuten. Horrela, apirilean hasitako prozesuari amaiera eman zitzaion.
Saio horretan, ebaluaziorako hainbat hurbilpen ikasi eta ezagutzeaz gainera, agentzia bakoitzak bere proiektuetarako egokiena diseinatu eta aplikatzeko aukera izan dezan, dekretua onartu zenetik, 2014ko ekainean, aurrera eraman diren proiektuen bateratzea egin zen.
Edurne Magro Orkestrako ikertzaile eta prozesuaren koordinatzailearen hitzetan –James Wilson Orkestrako ikertzailearekin eta Mari Jose Aranguren zuzendari nagusiarekin batera–, “agentzietako teknikariei interesgarria iruditu zaie prestakuntza. Izan ere, oso erabilgarri izan daitezkeen ebaluazioko hurbilpenak ikusi dituzte eta topo egiteko eta eskualdeetan enpleguaren inguruan aurrera eramaten ari diren proiektuen inguruan gogoeta egiteko gune egokia izan da".#SustapenM  

Fazilitadoreen ekintza ikerketa prozesua
Eskualdeetan abian jarritako proiektuen emaitzak azaleratu dituzte fazilitadoreen ekintza-ikerketa prozesuko kideek

Fazilitadoreen_ikerketa_ekintzaGipuzkoa Sareanaen baitan Gipuzkoako hamar eskualdeetan garapen ereduan aurrera egiteko landutako proiektuen emaitzak eta eguneratzea egin ziren fazilitadoreen ikerketa ekintza prozesuak maiatzan, Albaola Kultur Faktorian (Pasaia) izandako azken bileran. Aurrera begira bakoitzaren kezkak eta hartu beharreko norabideak partekatu ziren. 
Prozesuaren bigarren fasea lehengo urteko maiatzean martxan jarri zenetik, eskualdeetako kideek beren proiektuetako saretze ekimenak abian jarri eta bultzatu dituzte. Garapen agentzietako barne funtzionamenduari dagokionez, hausnarketak ere martxan jarri dira eta Debagoienaren kasuan, adibidez, aldaketa nabarmenak izan dira politikari, zuzendari eta teknikarien arteko koordinazioa uztartzeko asmoz. Orokorrean, bai agentziaren barnean bai taldea osatu duten eskualde desberdinetako kideen artean harremantze eredu berriaren inguruko hausnarketa izan da. Nahiz eta kasu batzuetan aldaketak eragitea zaila izan, orokorrean taldeko kide guztiek azaldu dute pentsamolde aldaketa bat izan dela eredu honen inguruan eta eragina nabaria dela. Aurrera begira eredu honekin jarraitzeko grina adierazi zuten prozesuko parte hartzaileek azken bileran, izan ere, eskualdeetan emandako pausoez gain, prozesuan zehar emandako eztabaidak lagundu egin du eskualdeko aktoreekin harremanak estutzeko eredua.Fazilitadoreen ekintza prozesuko lana baloratzerakoan, orokorrean partaideek adierazi dute talde izaera asko finkatu dutela, elkarren arteko konfiantzazko harremanak sendotu direla, eta beren erronka eta esperientziak biluzteko gune aproposa izan dela. Guztien arteko sorkuntza prozesu baten moduan definitu zuten egindako lana eta, dudarik gabe, prozesuak lehena eta oraina banatzen dituela.
Buletin honetan, eta Gipuzkoa Sareaneko prozesuaren eta fazilitadoreen ekintza-ikerketa prozesuaren emaitza moduan, Beterri, Buruntzaldeako Garapen Agentziaren sorreraren inguruko elkarrizketa duzue irakurgai. Datozen aleetan, beste emaitzen inguruko albiste eta elkarrizketak jasoko dituzue.  #EskualdeP
Garaituz Programa
Garaituz programari buruzko eguneraketa
Iñaki_HerasIñaki Heras UPV/EHUko Enpresen Antolakuntzako Katedradunak eta Garaituz programako koordinazio taldeko kideak Garaituz programaren jarraipenaren inguruko ondoko hausnarketa egin du. 
"Gipuzkoako Foru Aldundiak sustaturiko Garaituz programak aurrera jarraitzen du. Programa hori Foru Aldundiak ezarritako Txoke Planaren barruan dago. Garaituz programaren baitan, hainbat eragile aritu dira elkarlanean: Garapen, UPV/EHU, Tknika, Gipuzkoako aholkularitza enpresa nagusiak eta eragile horien laguntza koordinatua jaso duten Gipuzkoako 99 enpresa, krisia dela eta egoera ekonomikoa ahulean zeudenak. UPV/EHUren aldetik, 33 irakasle eta 85 ikasle aritu dira enpresa horiekin elkarlanean. Programa oraindik ixteke eta ebaluatzeke dagoen arren, lortutako behin-behineko emaitzen argitan balorazioa ona da. Egindako elkarlanaren ondorioz, enpresa askok beren egoera hobetzea lortu dute eta hobekuntza horiek iraunkorrak izango diren ebidentziak daude. Areago, zeharkako emaitza positiboak ere modu nabarmenean erdietsi dira; hala nola, eragile desberdinen artean elkarlanerako sarea ehundu izana". #Garaituz

AZKENA- Sarean Liburua
 
Jaitsi hemen Gipuzkoa Sareanen lurralde garapenerako harremantze eredu berriaren inguruko prozesuari buruz argitaratu berri dugun liburua.
LEGE OHARRA: Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Legea eta Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko 24/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu zure datuak fitxategi automatizatu batean gordeko direla, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua, Deustu Fundazioaren jabetzakoa. Posta elektronikoz Gipuzkoa Sarearen jardueren inguruko informazio gehiago jaso nahi ez baduzu, bidali berriro mezu elektroniko hau ondoko helbidera: secretaria@orkestra.deusto.es
Gaian BAJA EMAN adieraziz.