Copy

SARRERA
 
Kaixo eta ongi etorriak izan zaitezteela Gipuzkoa Sarean-eko buletin honetara! 
Sarearen barruan egiten ari garen lana prozesuan parte hartzen duten eragileen artean komunikatzeko beharra behin eta berriro azpimarratu da Gipuzkoa Sarean osatzen duten taldeen gogoetetan. Helburu horrekin, eta zuen artean loturak sendotzeko eta harreman berriak sortzeko asmoz, hainbat komunikazio tresna jarri nahi ditugu abian, aurrera eramaten ari garen prozesuei buruzko informazioa eskaintzeaz gainera, elkarrizketa eta guztion parte hartzea ere bultzatzeko. Gaur Sarean buletinaren lehenengo alea aurkeztu nahi dizuegu: Gipuzkoa Sareaneko taldeek egiten duten lanaren berri eman nahi dizuegu bertan, eta lurralde garapenaren prozesuari buruzko gogoeta sustatu. Urrats txiki bat da, eraiki nahi dugun komunikazio estrategiaren barruan. Horregatik, eta, ahal den neurrian, zuen beharretara egokitzeko, buletinaren azpian aurkituko duzuen formularioa betetzea eskertuko dizuegu. 
Buletinaren lehenengo ale hau baliagarria izatea espero dugu. Badakizue zuen iradokizunen zain gelditzen garela.
Hurrengo lan bileretan ikusiko dugu elkar!

SAREA GAUR
 

Hausnarketatik....


Lurralde garapena... baina, zein lurralde garapen?
Gipuzkoa Sarean lurralde garapenerako eredu berri baten proposamena da Gipuzkoarentzat. Proposamen honen lanketak hiru oinarri izan ditu: ekintzara bideratua izatea, eskualdeak barne hartzea eta parte hartzailea izatea. Foru Aldundian Francisco Alburquerque-rekin egindako hausnarketa prozesuan oinarri hauekin bat datorren lurralde garapenaren definizioa garatu dugu: “LURRALDE GARAPENA eragile publiko eta pribatuen mobilizazio eta parte hartze prozesua da non banakako edo izaera kolektiboko jarduerak gidatuko dituzten estrategiak eztabaidatu eta adosten diren”. Definizio sinplea da bere formulazioan, baina eraldaketa sakona dakarrena praktikara eramanez gero. Gipuzkoa Sarean-en helburua definizio honetatik abiatu eta dialogoa irekitzea da, guztion artean guztiona izango den definizioa garatzeko. 

....Ekintzara
 

Eskualde bakoitzean gaitasunak sortuz
2013ko urritik Gipuzkoako eskualde bakoitzeko bi fazilitadore gaikuntza prozesu batean parte hartzen ari dira, eskualde bakoitzean lurralde garapenerako eredu berria landu ahal izateko. Urtarrilean formakuntza prozesu honen bi saio ospatu dira: Urtarrilaren 21ean, Goierrin, Koldo Saratxagarekin estrategien inguruko ideiak partekatu genituen, eta Urtarrilaren 30ean,  Debabarrenan Prometeakoen laguntzarekin parte hartze dinamikak lantzen hasi gara. 
Fazilitadoreen formakuntza
Sustapen mahaia eta Energia mahaia martxan dira
Eskualdetako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek osaturiko talde propio hauek abenduan hasi ziren lanean eta jada Sustapen Mahaia bi aldiz eta Energia Mahaia behin bildu dira. Energia Mahaia Goierrin ari da biltzen eta Sustapen Mahaia Urola Erdian. Talde hauen bidez Gipuzkoa Sareanek proposatzen duen harremantze eredu berria helburu konkretuetara bideratzen da, elkarrekin lan egiteko modu berri bat garatuz. 
Energia eta sustapen mahaia
Eskuartean dugun eraldaketa prozesua noraino da sakona?Paco Alburquerque
Gipuzkoa Sarean lurralde garapenera hurbilpen berri batean dago oinarritua. Era honetako proposamenak sarri azaleko eraldaketa moduan geratzen dira, gure lan egiteko moduak eraldatu gabe. Hau ekiditeko lantzen ari garen ikerketa prozesuan, Zubigintzan, hurbilpen honen garapena noraino iritsi daitekeen aztertzen ari gara.  Abenduaren 11ean Francisco Alburquerque ikertzailearen eskutik gobernuaren lan taldeetako batean eztabaida eta gogoeta aberasgarriak irten ziren, laister Gipuzkoa Sareaneko beste taldeetan landuko direnak. 
Gipuzkoako unibertsitate, teknologia zentro eta Gipuzkoa Berritzen-eko kideak Sarean
Ikuskaritza taldeaAipatutako erakundeetako kideekin  Ikuskaritza taldea osatu da Gipuzkoa Sareanen. Taldeko kideak beren papera eta laguntzaren nondik norakoa definitzen jardun dute azkenengo hilabetetan. Otsailaren 5ean hasi zuten eskualdeekin kontaktua, Eibarren egin zen topaketarekin. Bertan Oarsoaldeak, Tolosaldeak, eta Debagoienak bere eskualdeen aurkezpenak egin zituzten, ikuskariekin elkarlanean elkarrengandik ikasteko prozesu bat abian jarriz.     

BERRIKETAN
 
 
Koldo Saratxagarekin
Urtarrilaren 21ean eskualdeetako fazilitadoreek Koldo Saratxagarekin Gipuzkoa Sareanen estrategiaren inguruan hausnarketa egiteko parada izan zuten. Gogoetak gai ugari hartu zuen barne. Atal honetan Gipuzkoa Sareanen estrategiari loturik esanguratsuak iruditu zaizkigun esaldi batzuk ekarri ditugu, bertan izandako dialogoen ispilu.  
  • Gaitasunek batura dakarte; jarrerek, ordea, biderketa. Dakizuna versus sentitzen duzuna. Pertsona biderkatzaileak behar ditugu
  • Aldaketaren inguruan adostasunik ez badago, ez dugu aurrera egingo
  • Norbaitek hartu behar du aitzindaria, baina besteak ere aintzat hartuta, alegia, guztion energia erabiliz
  • Gure herrian, zenbateko potentziala dugu, harremanei begiratuta?
  • Kostatu egiten da â€˜ohitura txarrak' aldatzea. Ikuspegi intelektualetik, baietz esango duzu; baina, jarrerak… beste kontu bat da hori. Eta kostatu egiten da
  • Ez diogu uztari begiratu behar, baizik eta ereiteari, etorkizunera begiratuta. Hitz egin eta proiektu komunak aurrera eraman, pertsona eta baliabide berekin
  • Harremanak hitza gakoa da gizateriaren etorkizunean. Beste modu batera erlazionatu behar gara
  • Pedagogia egin behar da, kultura aldatzeko
                   
AGENDA
 
 

Sarea lanean... otsailean

  • 2014/02/05-9:00tan: Debabarrena, Eibar. Peer Review, Ikuskaritza taldearekin (Oarsoaldea, Tolosaldea eta Debagoienaren aurkezpenak) 
  • 2014/02/17-9:00tan: Urola Erdia, Azkoitia. Sustapen mahaiaren bilera    
  • 2014/02/19-9:00tan: Urola Erdia, Azpeitia. Eskualde arteko mahaia   
  • 2014/02/20-9:00tan: Debagoiena, Arrasate. Formakuntza prozesuaren saioa "Parte hartze dinamikak"
  • 2014/02/26: Tolosaldea. Ikuskaritza taldeko bisita
  • 2014/02/27: Debagoiena. Ikuskaritza taldeko bisita

AZKENA
 
 

Gipuzkoa Sarean eredua Valentzian aurkeztu dugu 

Zubigintzako kidePortada Ciudadanía Empoderada den Orkestrako Miren Larreak Valentziako “Ciudadanía empoderada: cultura y participación para el desarrollo local” kogresuan aurkeztu zuen “Gipuzkoako lurralde garapeneko hurbilpen berri baten proposamena” dokumentua. Parte hartzaileak batez ere Valentzia, Katalunia, Alikante eta Madrileko unibertsitateetatik eta lurralde garapenerako erakundeetatik zetozen eta garatzen ari garen prozesuak ikusmin handia sortu zuen. Aurkezpena Ciudadanía Empoderada: cultura y participación para el desarrollo local liburuan jaso dute ¿Hacia dónde evoluciona la participación para el desarrollo territorial? Reflexiones desde Gipuzkoa tituluaren izenpean. 
Eman zure iritzia
LEGE OHARRA: Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Legea eta Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko 24/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu zure datuak fitxategi automatizatu batean gordeko direla, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetzakoa. Posta elektronikoz Gipuzkoa Sarearen jardueren inguruko informazio gehiago jaso nahi ez baduzu, bidali berriro mezu elektroniko hau ondoko helbidera: ugaitziturbe@gipuzkoa.net. Gaian BAJA EMAN adieraziz.