Copy
Buletina ikusi ezin baduzu egin klik hemen
GIPUZKOA SAREAN TWITTERRA

SARRERA
 
Udako oporrak aurrean, joan aurretik hilabete hauetan izandakoen eta irailetik aurrera jarraitu eta martxan jarriko ditugun ekimenen berri eman nahi dizuegu. Horrela, buletin honetan kontatu nahi dizkizuegu eskualdeetako fazilitadore teknikarien prozesuan izango direnak, eskualdez eskualde martxan jarriko ditugun Sarean Topaketak eta Ikuskaritza Taldearen, oraindik aurrera Gogoeta Taldea izenez ezagutuko denaren, hurrengo pausoak, besteak beste.

Gainera, tarte berezi bat eman diogu Sustapen Mahaiak emandako lehenengo fruituari: Enplegua sustatzeko tokian tokiko dinamizaziorako programako diru laguntzen 2014ko deialdia.

Elkarrizketaren atalean, gure sarearentzat aberasgarriak diren bi gai aurkezten dizkizuegu: Eskozia eta EAEren arteko elkarlanaren aukerak itsasoko energia eolikoari dagokionez eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Gipuzkoa Berritzen-en barnean ikertzen ari den Elkartruke Komertzialaren nondik norakoak.

Besterik gabe, ondo pasa oporretan. Irailean ikusiko dugu elkar!

HAUSNARKETA
 
Nora goaz? Sistematizazioa eta jasangarritasuna

Gipuzkoa Sareanek hasieratik izan du prozesu ikuspegia. Honek esan nahi du ez garela aritu jadanik planifikatuta zegoen zerbait gauzatzen. Uneoro, hausnarketak ekintzara eramanez eta egindakoaren gainean hausnartuz Gipuzkoarentzat harremantze eredu berri bat landu dugu.
 
Prozesu ikuspegian garrantzitsua da uneoro prozesua non dagoen hausnartzea, eta une horren inguruko hausnarketa proposatzen dizuegu gaur. Gipuzkoa Sareanek 2009tik 2011ra gizarte kapitalaren kontzeptuan oinarrituriko aro bat izan zuen. Legealdi honen hasieran beste aro bat hasi zuen eta, 2013ko maiatzera arte, aldundiaren barruan lan talde desberdinetan lurralde garapenera hurbilpen berri bat landu zen. Eredu hau gauzatzeko, 2013ko maiatzean Lurralde Garapenerako Zuzendaritza berria sortu zen. Buletin hau jasotzen dugun gehienok izan gara urtebete honetan egindako lanaren protagonista, bakoitza bere alorrean. Ekintza ugari jarri da abian eta jarduerak abiadura handia izan du.
 
Azken aldian guztiok egindako hausnarketetan oinarrituz, aro berri bat irekitzen zaigu legealdi amaiera bitartean. Aro honen izenburu moduan bi kontzeptu proposatu nahi ditugu: bata sistematizazioa da, bestea jasangarritasuna. Batak egin duguna ondo barneratzea dakar, besteak etorkizuna denon artean eraikitzea. Oinarrian, iritsi da unea gauza berriak sortzeko erritmoa jaitsi eta egin duguna sendotzeko. Honek, zalantzarik gabe, galdera bat jarriko du mahai gainean: eta nola jarraitzen du honek? Erantzuna denon esku egongo da, eta horregatik hau izango da datozen hilabeteetan lan taldeetara eramaten saiatuko garen gaietako bat.  

EKINTZA- Sustapen Mahaia
 
Sustapen Mahaiak tokiko garapena sustatzeko deialdia atera du aurrera eta orain arte egindako lana ebaluatzen du
 
  • Sustapen Mahaian landutako enplegua sustatzeko tokian tokiko dinamizaziorako programako diru laguntzen 2014ko deialdia argitaratu da uztailean. Eskaerak ondoko estekan dagoen aplikazioaren bidez egingo dira: www.gipuzkoa.net/ikasekin 
 
Sustapen MahaiaTalde honetan landutakoak ebaluatzeko asmoz eta aurrera begirako pausoak definitzen joateko, pasa den uztailaren 14an bilera izan zen Gipuzkoako Foru Aldundian. Mari Jose Aranguren Orkestrako zuzendari nagusiak eta Edurne Magro ikertzaileak dinamizatu zuten ebaluazio parte hartzailea. Saioan parte hartu zuten Sustapen Mahaiko eskualdeetako ordezkariak, Joseba Amondarain Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza Departamentuko teknikariak eta Ugaitz Iturbe Lurralde Garapeneko Departamentukoak. Sustapen Mahaiko lanaren balorazioa egin zuten, eta puntu positiboak eta negatiboak eta hobetu beharrekoak atera zituzten. Besteak beste, ongi baloratu zuten dinamika parte hartzailea, aurrera eramandako ekimena, lortutako emaitza eta Eusko Jaurlaritzaren parte hartzea, Javier Ochandianoren bidez. Hobetzekoen artean helburuak eta lan marko bat hobeto finkatzea eta eskualdeka gaiak zehaztearen beharra azpimarratu zen. Dinamikaren bigarren zatian eta aurrera begira, parte hartzaileak helburuak zehazten aritu ziren eta lurralde baten estrategia ebaluatzerakoan kontuan hartu beharrekoen inguruan hitz egin zuten.  

"Egindako dinamikarekin ateratako tokian tokiko garapenerako deialdia aberastu dugu"

Joseba Amondarain
Joseba Amondarain, GFAko teknikaria eta Sustapen Mahaiko Dekretuaren dinamizatzailea
Abenduan sortu zen Sustapen Mahaia eta hilabete hauetan egin diren bileretatik atera den diru laguntzen deialdiaren inguruan hitz egin dugu Joseba Amondarain Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza Departamentuko teknikariarekin. Mahaia sortu zenetik, lanean aritu da eskualdeetako ordezkariekin diru laguntza hauen deialdia osatzeko eta taldearen ekarpenak deialdian barneratzeko. IRAKURRI ELKARRIZKETA OSOA HEMEN 

Ekintza-SAREA LABURREAN
 
Ikuskaritza Taldea –hemendik aurrera, Gogoeta Taldea– eskualdeetako bisiten bigarren erronda prestatzen
Ikuskaritza/Gogoeta TaldeaIrailetik aurrera eskualdez eskualde egingo den Ikuskaritza Taldeko erronda berriari begira, pasa den uztailaren 16an Ikuskaritza Taldeko kideak bildu ziren Gipuzkoako Foru Aldundian. Erronda berrian Bidasoa, Debabarrena eta Urola Erdia bisitatuko dituzte. Erabiliko duten metolodologia lehenengo errondan erabili zuten berbera izango dela adostu dute Ikuskaritza Taldeko kideek. Bilera honetan taldearen izena aldatzea ere adostu zuten, hemendik aurrera, Gogoeta Taldea izango da. Izan ere buletinaren aurreko alean Parte hartuz-eko Andere Ormazabalek eta Izaro Gorostidik esan bezala,   “Taldearen helburua da gobernantza ereduaren berrikusketaren eta eskualdean sortzen diren kezka eta eztabaiden inguruko kanpoko argazki bat egitea eta bertako eragileekin gogoetarako gunea zabaltzea”. Bigarren errondan parte hartuko duten hiru eskualde hauen peer review-a datorren irailaren 10ean egingo da Debagoienan, Arantzazun. 
Lurralde garapenerako harremantze ereduan parte hartzea nola sustatu eztabaidagai Talde Ertainean
Gipuzkoa Sarean proiektuaren barnean Foru Aldundiko gobernuko eta Zubigintza ikerketa taldeko kideak bildu ziren Talde Ertainean, pasa den ekainaren 16an, Gipuzkoako Foru Aldundian. Bertan, eragileen parte hartzean oinarritutako harremantze eredua  eta herritarren partehartzea nola uztartu daitekeen eztabaidatu zen, horixe izango baita, etorkizunari begira, Gipuzkoa Sareaneko erronka nagusietariko bat. Zubigintzako taldeak Danilo R. Streck ikertzaile brasildarrak, Rio Grande do Sul-en aurrekontu partehartzaileetatik sistema parte hartzaile batera egindako ibilbidean ikasitakoak eta izandako erronkak jasotzen dituen dokumentua eraman zuen bilerara. Dokumentu hori oinarritzat hartuz eta ikasketa eta erronka horiek gurera ekarrita, etorkizunerako oinarriak ezartzen joateko gogoeta baliagarria egin zen. 

Gipuzkoa Sarean-ek martxan jarriko ditu Sarean Topaketak jardunaldiak, eskualdez eskualde
Pasa den martxoaren 12ko Sarean Topaketek izan  zuten harrera ona kontuan hartuz eta Gogoeta Taldeko (Ikuskaritza Taldeko) eskualdeetako bisiten errondetan hausnartutakoak eskualdeko beste eragile batzuekin eta herritarrekin partekatzeko asmoz, Gipuzkoa Sarean-ek martxan jarriko ditu, datorren urriaren 1etik hasita, Eskualdeko Sarean Topaketak. Jardunaldiak irekiak izango dira, alegia, edonor hurbildu daiteke lurralde garapenaren kontzeptua eta Gipuzkoa Sarean-en barnean egiten ari den lana ezagutzera eta esperientzia hauetatik ikastera.
Eskualdetako teknikari fazilitadoreen ekintza prozesua eskualdetara doa
Ekainaren 26an eskualdetako teknikari fazilitadoreekin egiten ari den prozesuaren bigarren saioa egin zen, Donostiako Talent Housen. Taldearen helburua eskualdeetan abian jarri diren harremantze ereduaren aldaketarako proiektuetarako laguntza ematea da, gai hauen inguruko hausnarketa eta ikasketa ahalbideratuko duen gunea eraikiz. Gainera, ikasketa partekatu horren bitartez, Gipuzkoako harremantze ereduaren aldakaterako pausoak ematea bilatzen da. 

Eskualdeetako proiektuak Ekintza ikerketa prozesu ororen filosofia jarraituz, prozesu hau ekintzaren beharrek baldintzatzen dute. Hainbat gunetan egindako gogoetak eta prozesuaren irakurketak eskatzen digu gaur egun guztion indarrak talde jakin honetan jarri beharrean eskualdeetan jartzea. Horregatik, hasiera batean talde hau hilean behin biltzekoa bazen ere, uztailean geldiaditxo bat egingo du. Izan ere, proiektuaren beharrei erantzuteko, ikasketa eta gogoeta eskualdetako talde arduradunen  (garapen agentzietako lehendakaria, zuzendaria eta teknikariez osaturikoa) bitartez kudeatuko da, irailean. Horretarako talde baikotzarekin bilerak egingo dira. Lehendabiziko bilera erronda egin ondoren ikusi eta erabakiko da zein bide jarraitu beharko lukeen prozesuak. 

SAREA SAKONTZEN
 
Itsas energia eolikoaren inguruan...-Ander Larunbe eta Ugaitz Iturbe.

Gipuzkoa eta Eskoziaren arteko elkarlanaren potentziala itsas energia eolikoan

2012an Goierriko Garapen Agentziak (Goieki) eta enpresa traktoreek Eskoziara eginiko bidai baten ondoren Gipuzkoa eta Eskoziaren arteko elkarlanaren inguruko posibilitateak aztertzen ekin zuten itsas energia eta itsas haize energiaren alorrean. Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, orduz geroztik, Eskoziako eta Gipuzkoako eragile desberdinak kontaktuan jartzen eta elkarlanerako aukerak identifikatzen ari da Ander Larunbe Anderson, euskaldun eskoziarra.  Gipuzkoako Foru Aldundiko lurralde garapenerako departamentuko  Ugaitz Iturbe teknikariarekin lanean aritu da proiektu honetan gehiago sakontzen, biek egindako Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko eta Harvard Unibertsitateko MOC (Microeconomics of Competitiveness) ikastaroan ikasitakoak proiektu honetan aplikatuz.Biekin aritu gara hizketan Gipuzkoa eta Eskoziaren arteko elkarlanaren potentzialaren inguruan MOC ikastaroan egindako lana abiapuntutzat hartuz. IRAKURRI ELKARRIZKETA HEMEN
 
Truke komertzialaren berezitasun eta abantailak-Beatriz Moral, Elkartruke Komertzialerako Ikertzailea, Gipuzkoa Berritzen.

“Trukatzen duguna balioak sortzeko gaitasuna da eta hau etengabe zirkulazioan dagoen ukiezina da”
 
Enpresek egunerokotasunari aurre egiteko dituzten zailtasunak kontutan hartuz eta truke komertzialaren sistema alternatiboak dauzkan aukerak eta potentziala kontutan hartuta hauek bere lanean aurrera egin dezaten. Beatriz Moral, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa duen ikerketa bat egiten ari da Gipuzkoa Berritzen eta APTES-en bitartez truke komertzialerako sistema alternatibo bat Gipuzkoan martxan jartzearen baliagarritasuna eta posibilitateak aztertzen. Berarekin egon gara gai honi buruz gehiago ikasi eta proiektuaren inguruko informazio gehiago jasotzeko asmoz. IRAKURRI ELKARRIZKETA HEMEN
                   
AGENDA
 
 

Sarea lanean... datozen hilabeteetan

  • 2014/09/10- Debagoienan, Arantzazun. Eskualde Arteko Mahaia. Peer Review. 
  • 2014/09/11- Debabarrena. Gogoeta Taldea. Bisita.
  • 2014/09/18- Bidasoa. Gogoeta Taldea. Bisita.

AZKENA
 
Beatriz Moral-ek truke komertzialari buruzko elkarrizketan gomendatutako bideoa.
Guan Jondred Dollar

LEGE OHARRA: Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Legea eta Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko 24/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu zure datuak fitxategi automatizatu batean gordeko direla, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetzakoa. Posta elektronikoz Gipuzkoa Sarearen jardueren inguruko informazio gehiago jaso nahi ez baduzu, bidali berriro mezu elektroniko hau ondoko helbidera: ugaitziturbe@gipuzkoa.net. Gaian BAJA EMAN adieraziz.