Copy
GIPUZKOA SAREAN TWITTERRA

SARRERA
 

Fazilitadoreen prestakuntzaren lehenengo fasea eta Ikuskaritza Taldeko lehenengo erronda bukatuta, eta Sustapen Dekretuaren inguruko zehaztasunak itxita, Gipuzkoa Sarean-en taldeen eta garatutako ekimenen inguruko balorazio txiki bat egitea dagokigu orain, etorkizunari begira ondo egindakoak eta hobetzekoak kontuan hartzeko.  
Hilabete hauetan bukatutako lehen fasea eta errondak aintzat hartuz, bertan parte hartu duten eragileekin hitz egiten gabiltza, ekimen hauen eta Gipuzkoa Sarean proiektuaren inguruko gogoeta eta sentsazioak ezagutzeko asmoz. Buletin honetan haien eskutik jasotakoak helarazi nahi dizkizuegu, eta baita Amalio Reyk egindako bisitaren eta beste gertakari batzuen inguruko kontuak partekatu ere.  

HAUSNARKETA
 

 

Eraldaketa eta Amalio Rey
Amalio ReyGipuzkoa Sarean prozesua definitzeko hitzik esanguratsuenetakoa “eraldaketa” da. Kasu honetan, lurraldeko eragileen arteko harremantze ereduaren eraldaketa. Baina prozesu hauek zailak, epe luzekoak, eta, sarritan, denbora batez ikusezinak izaten dira, emaitzak epe ertain eta luzean ematen baitituzte. Horrek eraldaketaren aldeko apustua egin eta apustu horri eustea eskatzen du, eta, horretarako, ezinbestekoa da jarrera proaktiboa. Eraldaketa prozesu honetan pausoak eman nahi dituztenentzat Zubigintzan gaitasunak garatzeko tresna berritzaileak definitzea erabaki da. Hauen diseinuan laguntzera etorri zen Amalio Rey duela gutxi. Hemen jaso ditugu Amaliok eraldaketari buruz esandakoak:
  • “Askotan aldaketarik garrantzitsuena ikusten ez den arren, gertatzen dena da”. 
  • Jendeari aldatzea gustatzen zaio, baina ez zaio gustatzen besteek aldaraztea. Pertsonak aldatu behar dugula sentitzen dugunean aldatzen gara.
  • Aldaketaren aurreko erresistentziak ez dira agerikoak izaten askotan. Gauza bat da esaten duguna eta bestea pentsatzen edo egiten duguna. Aldaketak kudeatzeko garrantzitsua da honetaz ohartzea.
  • Edozein aldaketa sustatu nahi dugunean, garrantzitsua da azaltzea aldatuko dena, baina baita aldatuko ez dena argi uztea ere, denok jakin dezagun norainokoa den proposatzen den eraldaketa.

SAREAN SAKONTZEN
 

Eskualdeko gobernantza eredua eta ekimenen inguruan gogoeta egiten lagun ikuskaritza taldea
 
ITEskualdeak, garapen agentziak eta mankomunitateak egiten ari diren lanaren gaineko gogoeta partekatu eta aberasteko asmoz, otsailean, Gipuzkoa Sarean ekimenaren barruan, ikuskaritza taldea jarri zen martxan. Taldeak bukatu berri duen lehenengo erronda honetan Debagoiena, Oarsoaldea eta Tolosaldeako egoera sozioekonomikoaren, gobernantzaren eta harremantze ereduen inguruko hurbilpen bat egin da. Izan ere, Ikuskaritza Taldearen “helburua gobernantza ereduaren berrikusketaren eta eskualdean sortzen diren kezka eta eztabaiden inguruko kanpoko argazki bat egitea eta hau bertako eragileekin partekatzea” dela diote taldea dinamizatzen duten Parte Hartuz-eko kideek, Andere Ormazabal eta Izaro Gorostidik. GEHIAGO IRAKURRI HEMEN
Ahaleginak eta esperientziak batuz, enpresei nazioartekotzean laguntzeko
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Ganberak eta Garapenek, nazioartekotze akordioa sinatu berri dute. Akordioaren helburua lurraldeko enpresen oinarri esportatzailea zabaltzea eta ahalik eta enpresa gehienei merkatu berrietara sartzeko bidean laguntzea da. Elkarrekin indarrak batuz abian jarri dituzte bere urteko planaren inguruan definitzen ziren ekintzak. Besteak beste, duela gutxi Bogotako Merkataritza Ganberako lehiakortasuneko presidente ordea etorri zen bisitan. GEHIAGO IRAKURRI HEMEN
 
"Ni ez naiz ekintzen jabe baina badaukat ekintzekiko ardura eta badakit nondik nora jo behar dudan" Fazilitadore Teknikariak
Fazilitadoreen formakuntza prozesuko lehen fasea bukatuta, bertan ikasitakoaren inguruko hausnarketa egin dugu hemen parte hartu duten Donostiako Sustapeneko Alazne Arocena eta Oarsoaldeako Garapen Agentziako Xabier Sanchez-ekin. ELKARRIZKETA OSOA HEMEN
 
Prometea"Parte hartze dinamiketan ez dago formula bakarra, gakoa helburua argi izatea da" 
Zorione Aierbe eta Icíar Montejo, Prometeako kideak. Fazilitadoreen formakuntza prozesuko lehen fasean ibili dira lanean parte hartze dinamiketan Teknikari Fazilitadore taldea trebatuz. ELKARRIZKETA OSOA HEMEN

SAREA LABURREAN
 

Ekintzak

Eskualde Arteko Mahaiak Gipuzkoa Sarean-en abian dauden proiektuen balorazioa egin du

EAMFazilitadoreen formakuntza, Sustapen Mahaia, Energia Mahaia,
Nazioartekotze akordioa eta Eskualde Arteko Mahaiaren inguruko ebaluazio eta gogoeta egin zuten maiatzaren 28an Tolosaldeako Lehiberri Zentrora hurbildu ziren Eskualde Arteko Mahaiko kideek. 
Orokorrean, positiboki baloratu da ekimen bakoitzaren ingurukoak eztabaidatzeko espazio propio bat egotea, non gerente, politikari eta teknikariek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harreman zuzena duten eta elkarrekin lurralde garapen integrala eraikitzeko aukera duten.
Sutapen Mahaiaren kasuan, eskertzekoa izan da parte hartu duten eskualdeetako kideen ekarpenak eta izandako inplikazioa Diputazioko dekretuaren sorreran. Kasu honetan, gainera, mahaiko kideek eskertu dute saioetan Eusko Jaurlaritzak ere parte hartzea. Nazioartekotze akordioaren kasuan, bertan parte hartzen duten eragileek txalotu egin dute elkarrekin helburuak bateratu eta ekintza zehatzak adosteko izan duten gaitasuna. Fazilitadoreen prestakunt
EAMzako parte hartzaileak, bestalde, pozik agertu dira izandako saioetan fazilitadorearen papera definitzeko gai izan direlako, eskualde arteko teknikarien artean talde nortasuna indartu dutelako eta prozesua aurrera eramateko trebakuntza teknikoa jaso dutelako. 
Etorkizunari begira eta Gipuzkoa Sarean-eko proiektu asko fase berri batean murgilduta daudelarik, bilera osoagoak egitea proposatu dute Eskualde Arteko Mahaiko kideek, egun batean gai desberdinak patxada gehiagorekin jorratzeko aukera izan dezaten. Bestalde, Gipuzkoa Sarean-eko prozesua aberasgarriagoa izateko helburuarekin Mahaiko kideek beste eragile b
EAMatzuen parte hartzearen beharra ere azpimarratu dute, adibidez Eusko Jaurlaritzarena, nazioartekotze proiektuan. 
Lurralde garapeneko eredu berri honetan egin beharreko bidea elkarrekin eraikitzeko itxaropentsu eta gogotsu agertu ziren Eskualde Arteko Mahaiko kideak, bileraren bukaeran hitz egindakoak baloratzerako orduan. 
Sustapen mahaian eztabaidatutako sustapen dekretua ekainean onartzea espero da
Eskualde Arteko Mahaiko bilera aprobetxatuz, pasa den maiatzaren 28an Sustapen Mahaian jorratutako dekretuaren azken eguneratzea aurkeztu zuten Joseba Amondarain Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza Departamentuko teknikariak eta Ugaitz Iturbe Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Garapeneko Zuzendaritzako kideak. Deialdiaren onuradunak, diru laguntzen ehunekoa eta kopurua, erabiliko diren irizpideak eta emango den diru kopurua zehaztu zituzten. Dekretua ekainean onartuta egotea espero da.  
Ikerketa-ekintza prozesua hasi berri da eskualdeetako teknikari fazilitadoreekin
Teknikari fazilitadoreen formakuntza prozesua bukatu eta gero, 2013ko urritik 2014ko maiatzera artekoa, eskualdeetako teknikari fazilitadoreekin prozesu berria jarri da abian, eskualdeetako proiektuak lantzeko. Aurreko formakuntza prozesuaren jarraipena bada ere, aldaketa nabarmen batzuk izango ditu, prozesuaren
izenetik hasita: ikerketa-ekintza prozesua.  Oinarrian, elkarrekin eraikitzean eta ekintzan oinarrituriko hausnarketa eta ikasketa partekatua nabarmenduko dira prozesu honetan. Lehen ere hala zen, baina orain are eta gehiago izango da. 
Lehenengo saioa maiatzaren 29an izan zen, Bidasoan Irun Factory Sormen Lantegian. Bertan, beste urtebetean garatuko den prozesuaren lehenengo oinarriak ezarri ziren.
Gipuzkoa Sareanen hasi berria den prozesu honek garrantzi handia du, horregatik, bere filosofia, oinarriak eta helburuak hobeto ezagutu eta ulertzeko, prozesuaren arduradunekin elkarrizketa bat izango dugu buletinaren hurrengo alean. 

Territorial Development and Action Research. An Innovation Through Dialogue liburua aurkeztu dute
Zubigintza taldeko kide Miren Larrea eta James Karlsen-ek Territorial Development and Action Research liburua aurkeztu zuten pasa den maiatzaren 21ean, Deustuko Unibertsitatean. Lanak gizarte ikerketak lurraldeen berrikuntzan eta garapenean duen garrantzia aztertzen du, eta lurraldeko eragileen arteko harremanak jartzen ditu azterketa honen erdi-erdian. “Lurraldearen etorkizuna eraikitzeko bide bakarra elkarrenganako konfiantza duten eta, nahiz eta kontrako ikuspegia izan, helburu beraren bila lerrokatuta dauden pertsonen ekintzak dira, eta, oinarri horretatik abiatuta, metodologia bat proposatu dugu, gizarte ikertzaileek lurraldearen erronkei aurre egiteko prozesuetan parte hartzeko, prozesu horietan barneratuta, eta ez soilik kanpotik begiratuta” dio Miren Larreak. Liburuak Gipuzkoa Sarean-en kasua aztertzen du 2009an, martxan jarri zenetik gaurdaino.
Liburuaren aurkezpenean Martin Garitano Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusiak eta Jose Mª Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreak parte hartu zuten. 
                   
AGENDA
 
 

Sarea lanean... datozen hilabeteetan

  • 2014/06/27- Fazilitadoreen Ikerketa Ekintza II. Saioa, 
  • 2014/07/14 Ebaluazio metodologia. Sustapen Mahaia. Gipuzkoako Foru Aldundian
  • 2014/07/24 Fazilitadoreen Ikerketa Ekintza III. Saioa
  • 2014/09/10 Eskualde Arteko Mahaia
LEGE OHARRA: Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Legea eta Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko 24/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu zure datuak fitxategi automatizatu batean gordeko direla, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetzakoa. Posta elektronikoz Gipuzkoa Sarearen jardueren inguruko informazio gehiago jaso nahi ez baduzu, bidali berriro mezu elektroniko hau ondoko helbidera: ugaitziturbe@gipuzkoa.net. Gaian BAJA EMAN adieraziz.